Biriatun Bizi zerrendak irabazi ditu Biriatuko bozak, 173 bozken aldearekin

Martxoan egin ziren herriko bozak Biriatun Bizi listak irabazi bazituen ere, oposizioak helegitea jarri zuen eta igande honetan errepikatu dira hauteskundeak. Odile Cornu hautatuko dute hurrengo ostiraleko kontseiluan auzapez.

Biriatun Bizi zerrendak irabazi ditu Biriatuko bozak, 173 bozken aldearekin
Oren bat berantago hasi da kontaketa Biriatuko Xoldo ezker paretean. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/09/28 02:39

Biriatuko herriko bozetan, Biriatun Bizi egungo gehiengoko listak, aise eraman ditu bozak, 420 bozekin. Oposizioko Altxa Biriatu zerrendak 247 bozka ukan ditu. 

Oroit, martxoan egin ziren herriko hauteskundeak errepikatu zirela atzo, oposizioak errekurtso bat jarri baitzuen, ateak hetsita egin zelako bozka paperen kontaketa, bi zerrendetako ordezkariak barnean baziren ere.


Martxoan hamazazpi bozen aldearekin irabazi bazuen Biriatun Bizi taldeak, barda, 173 bozen aldearekin irabazi dute. Duela sei urte, soilik sei, bozen aldea izan zen bi zerrenden artean.


Mixel Idiart 30 urtez Biriatuko auzapez izan zenak, duela sei urte galdu zuen auzapez kargua. Aurtengo martxoan bera izan zen ere oposizioko burua, alta, errepikatu diren hauteskunde hauetan Elur Alberdi izan da zerrendaburua.

Heldu den ostiralean eginen den kontseiluan, Odile Cornu hautatuko dute auzapez.

(Entzun Patxito Aprendiztegi Biriatun Biziko hautetsia, eta, Elur Alberdi, Altxa Biriatuko zerrendaburua).

 

Interesgarri izanen zaizu