Elsa Oliarj-Inèsen 'Txakun Txakür', Zinemaldiko euskal filmarik onena

Euskal Zinemaren Irizar saria jaso du zuzendari xiberotarraren bigarren dokumentalak. Haurtzaroa, nortasunen eraikuntza eta bazterkeria intimotasunetik lantzen ditu.

Elsa Oliarj-Inèsen 'Txakun Txakür', Zinemaldiko euskal filmarik onena
Asteazkenean aurkeztu zuten 'Txakun Txakür' Zinemaldian. JOKIN FERNANDEZ/ZINEMALDIA
Aimar Lopez Erasun
2026/09/26 20:57

Ipar Euskal Herriko ekoizpen bakarra izan denak irabazi du Euskal Zinemaren Irizar Saria. "Gizatasuna erakutsiz hunkitzea lortzeagatik, eta askotan arrazoian bakarrik duguna bihotzera eramateagatik; istorioak bere autorea topatzen duenean tokikoa unibertsalki erakusteagatik" saritu du epaimahaiak.

Iragan ostegunean Goiz Berriko gomita izan genuen Elsa Oliarj-Inès. Zinemaldiaren heineko festibaletara gonbidatua izaten ez dela aipatu zigun, dokumentalen aldeko aldarria eginez. Astelehen goizeko berrisailetan bilduko ditugu bere ihardespenak.

Interesgarri izanen zaizu