Etxepare institutuak frankofonian euskal kultura eta sorkuntza ezagutarazi nahi du egitasmo batekin

Ça colle au basque izeneko egitasmoa aurkeztu du Etxepare institutuak Miarritzen. 30 eragilek parte hartzen dute, eta euskal artistak 15 hitzordutan ariko dira Frantzian, Belgikan eta Quebecen, musika, literatura, zinema edo arte eszenikoetan.

Etxepare institutuak frankofonian euskal kultura eta sorkuntza ezagutarazi nahi du egitasmo batekin
'Ça colle au basque' euskal kultura eta sorkuntza nazio-artean frankofoniaren eremuan gehiago hedatzeko egitasmoa. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/03/30 18:43

Astelehen honetan, Miarritzeko Gare du Midin, Etxepare Euskal Institutuak 2026rako Ça colle au basque egitasmoa aurkeztu du. Euskal kultura eta sorkuntza nazio-artean frankofoniaren eremuan gehiago hedatzeko helburutzat du egitasmoak. 30 eragilek parte hartzen dute proiektuan. Urtean zehar, euskal artistak 15 hitzordu eta programaziotan izanen dira Frantzian, Belgikan eta Quebecen. Helburua da euskal kultura eta sorkuntza nazioartean gehiago ezagutaraztea, eta aldi berean, Ipar Euskal Herritik abiatuz, lotura sendoak eraikitzea frankofoniako eragileekin.

Musika, zinema, literatura, arte plastikoak edoata arte eszenikoak izanen dira programazioan. Egitarauan adibidez, Frantziako Alès hirian kaleko arteen festibalean Euskal Herria ohorezko gonbidatua izanen den uztailean. Bertan Euskal Herriko zazpi konpainia izanen dira, hala nola Ipar Euskal Herriko Bilaka konpainiak bere proiektu berria aurkeztuko du jakinez egitasmoaren helburuetariko bat euskal sorkuntza garaikidea nazioartean ezagutaraztea dela, folkloreaz haratago.


Sorkuntza egonaldiak, liburu aurkezpenak, topaketa profesionalak eta itzulpenak ere aurreikusiak dira.

Interesgarri izanen zaizu