Euskararen aitortza: Bordeleko Administrazio Auzitegiak Baionako erabakia baliogabetu du

Bordeleko Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin du Baionako Herriko Etxeak euskara ofizialtzeko hartutako erabakia, Paueko auzitegiaren ebazpena berretsiz. Jean-René Etxegarai auzapeza Estatu Kontseilura jotzeko aukera aztertzen ari da.

Euskararen aitortza: Bordeleko Administrazio Auzitegiak Baionako erabakia baliogabetu du
Jean-René Etxegarai Baionako auzapezak Estatu Kontseilura jotzeko aukera aztertzen ari da, eta 16:45ean prentsa deitua zuen ebazpenaz mintzatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/11/23 16:42

Bordeleko Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi du Baionako Herriko Etxeak euskara ofizialki aitortzeko hartutako deliberoa, eta Paueko Administrazio Auzitegiaren lehen erabakia berretsi. Uztailan bozkatu zuten Baionako eta Sarako herriko etxeek euskara —eta Baionan, gaskoia ere— lurraldeko hizkuntza ofizial gisa aitortzea, baina erabakiak indargabetu zituen prefetak, gaia Paueko auzitegi administratibora eramanez. Azaro hastapenean hitzordua zuten Bodelen, baina azken finean Bordeleko Administrazio Auzitegiak Paueri eman dio arrazoina.

Jean-René Etxegarai Baionako auzapezak Estatu Kontseilura jotzeko aukera aztertzen ari da, eta 16:45ean prentsa deitua zuen ebazpenaz mintzatzeko.

Laster xehetasun gehiago

Interesgarri izanen zaizu