Euskara: Sarak, Aiherrak, Baigorrik, Hirburuk eta Uztaritzek Estatu Kontseilura joko dute

Sarako auzapeza den Esteban Barneixek iragarri du bere Euskararen aldeko deliberoa Estatu Kontseiluaren aitzinean defendituko duela. Eta Bordeleko dei auzitegitik pasa gabe, gauza bera eginen dute Aiherrak, Baigorrik, Hiriburuk eta Uztaritzek.

Euskara: Sarak, Aiherrak, Baigorrik, Hirburuk eta Uztaritzek Estatu Kontseilura joko dute
Azaro hastapenean deituak izan ziren ziren Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Izpura, Hiriburu, Irulegi, Senpere eta Uztaritzeko herriak Paueko auzitegira. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/11/27 07:20

Sarako herriak Euskarari buruz hartu duen deliberoa defendituko du Estatuko Kontseiluaren aitzinean. Aste honetan jadanik Baionak iragarri zuen ez zela konforme Bordeleko dei auzitegiaren emaitzarekin eta ondorioz Estatu kontseilura joko zuela. Asteazken arratsean Sarako hautetsiak bildu dira eta Esteban Barneix auzapezak baieztatu digu bide hori ere hartuko duela Sarak.


Aiherrak, Baigorrik, Hiriburuk eta Uztaritzek ere Estatu Kontseilura joko dutela beren deliberoen defenditzeko. Paueko auzitegiak azaro hastapen honetan ezeztatu zituen herri horien euskararen aldeko deliberoak. Zortzi herri ziren hor pasatu auzitegian eta horietariko lauk beraz dei egiteko erabakia hartu dute. Frédéric Hernandez Aiherrako auzapezak baieztatu digu ukan dituzten gutunen arabera, Estatu Kontseilura behar zutela jo, eta ez Bordeleko dei auzitegira.


Lau herriek abokata berdina hartu dute horrendako. Ondoko asteetan argituko da afera: behar ote dute Parisera joan berehala edo Baiona eta Sara bezala, Bordeletik pasatu lehenik.

Interesgarri izanen zaizu