Interneten, eztabaidak nahastea edo polemikak sortzeko helburu duen pertsona edo jokabidea da trolla. Xedea du ihardukitze negatiboak eragitea. Ohar daiteke eskuin muturreko taldeak gero eta gehiago erabiltzen ari direla.
Kontu baino erabiltzaile gehiago
Milaka komentario badirenean, kontu bezain bat erabiltzailerik ez dela trollen mezuak igortzeko azaldu digu segurtasun informatikoan aditua den Joxean Koret bizkaitarrak. Adibidetzat har daiteke duela hamar egun Miarritzen iragan den Canon Français eskuin muturreko taldearen kontrako elkarretaratzea. Facebooken, Ostia sareak elkarretaratzeko deia luzatu zuen eta mila mezu baino gehiago ondorioztatu ditu argitalpenak. Horietarik anitz eskuin muturreko trollak dira. Erran nahi du erabiltzaile batek kontu edo profil anitz balia ditzakeela mezuak biderkatzeko xedez. Erran daiteke ere trollen mezuek ihardukitze negatiboak eragiteko xedea dutela.
Nola kontrola daitezkeen trollak galdegin diogu Joxean Koreti:
Mediabask hedabideak ere trollen mezuak jasaten ditu artikuluak sare sozialetan argitaratu ondotik eta gehienetan eskuin muturretik datozela baieztatu digu Tidjan Peron Mediabaskeko erredaktore buruak. Trollen mezuen tratatzeko Frantziako legedian oinarritzen da Mediabask mementoko. Alde iraingarri eta arrazistak argiki erakusten dituzten mezuak baztertu ditzake bakarrik. Barne gogoeta eramaten ari dira mezuen tratamenduari begira.
Nola tratatzen dituzten trollen mezuak zehaztu digu Tidjan Peronek:
Tidjan Peronek aitortu digu egoera kezkagarria dela eskuin muturreko diskurtsoak eta tesiak normalizatzen ari baitira.