1995az geroz auzapez da Lekuinen Michel Etcheverry eta aurten ere berriz aurkeztuko da zerrendaburu gisa. Parean, Xabi Duhaldek gidatu bigarren lista parean izanen da azken hauteskundeetan bezala.
Gobernatzeko metodo berria proposatu nahi die herritarrei Lekuine Elgarrekin zerrendak.
Michel Etcheverry auzapezaren listaren parean aurkezten da Lekuine Elgarrekin eta Xabi Duhalde da zerrendaburua. Azken hauteskundeetan bezala, bi lista aurkezten dira Lekuinen.
Herriko Plazaren berritzea landu nahi lukete herritarren parte hartzearekin, hautatuak balira dio Xabi Duhaldek.
Haurrei begira, euskal elkargoarekin elkarlanean garatu nahi lukete aisialdi zentro bat. Eta hizkuntza politika abiatu nahi lukete Lekuinen, herriko etxeko dokumentuak elebidunak izan daitezen eta euskarazko kurtsoak proposatuz herritar erdaldunei.
Jakin Michel Etcheverry auzapezak ez diela gure mezuei erantzun.