Landibarre (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: bi zerrenda Landibarren

Lehia izanen da martxoan Landibarreko herrian: alde batetik Patrick Etchegarayen lista, bestaldetik Filipe Maitiarena.

Hauteskundeak: bi zerrenda Landibarren
Landibarre herria Iparlatzeko lepotik. WIKIPEDIA
Antton Castoreo
2026/02/19 16:26

Herriko bozak mugimendutsuak izanen direa Landibarren? 300 biztanleko herrian lehia izanen da martxoan. Patrick Etchegarayek bigarren mandatua egin nahiko luke, gehiengotik muntatu duen listarekin. Eta parean, beste lista bat da muntatu, Filipe Maitia buru. Jakin 2020ean jadanik lehia izan zela herrian, gehiengotik zortzi pertsona hautatuak izan baitziren, eta oposiziotik hiru.

Interesgarri izanen zaizu