Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: Donapaleun, proiektu bera baina auzapez abertzalea aurrenekoz

Charles Massondo azken sei urteetako auzapezaren bosgarren axuanta zen Pettan Aizager, eta haren proiektua luzatzeko aurkeztu zen. Lehen aldiz abertzale bat izanen da Baxe Nafarroko herri handienean. %57rekin gailendu zaio Mayi Daguerreri.

Hauteskundeak: Donapaleun, proiektu bera baina auzapez abertzalea aurrenekoz
Pettan Aizager Donapaleuko auzapez berria izanen da, hauteskunde gaualdian Artzen Letonak elkarrizketatu zuen. EUSKAL HEDABIDEAK
Aimar Lopez Erasun
2026/03/16 09:40

Charles Massondoren auzapezgoa ontzat jo dute Amikuzeko hiriburuan, eta Barthélemy Aguerren sektore politikoa ordezkatzen zuen Mayi Daguerreri Pettan Aizager gailendu zaio.

  1. Pettan Aizager: %57,8

  2. Mayi Daguerre: %42,2


Pettan Aizager auzapez hautatu berria Goiz Berrin gomita izan dugu:

Interesgarri izanen zaizu