Baionako herriko bozei buruzko eztabaida publikoa antolatu dugu Euskal Irratiek eta Gure Irratiak, Baionako Kupela Sagardotegian. Parte hartu dute Joseba Erremundegik (Jean-René Etxegarai), Jean-Claude Iriartek eta Iker Etxeparek (Henri Etxeto).
Lau zerrenda lehian dira Baionako hauteskundeen karietara. 2014tik auzapez den Jean-René Etxegarai saiatuko da hirugarren kargualdi baten eramatera. Baiona Zuentzat ! zerrendaburua izanen da. Parean, ezkerra zatiturik abiatuko da 2014an eta 2020an bezala. Alde batetik Jean-Claude Iriartek gidatuko du Baiona Mugimenduan zerrenda eta bestetik Henri Etxetok Baiona Besterik Gabe lista. Eskuin muturra ordezkatuko du Pascal Lesellieren Unis pour Bayonne l’Alternative listak.
Gai hauen inguruan eztabaidatu dute Joseba Erremundegik (Jean-René Etxegarai), Jean-Claude Iriartek eta Iker Etxeparek (Henri Etxeto):
· Diru publikoaren kudeaketa
· Etxebizitza eta soziala
· Garraioa eta ingurumena
· Besten eredua Baionan
· Hizkuntza politika