2014az geroz auzapez den Jean Marie Iputxak bere lekua utziko du bi kargualdi eramanik. Virginie Arhancet bere lehen axuanta prest da segidaren hartzeko. Parean jada hautetsi egon zen Panpi Dirassar parean izanen du.
Bi zerrendaburuen arteko eztabaida publikoa euskaraz antolatu dute Euskal Irratiek eta Gure Irratiak otsailaren 26an Ezpeletako Patronage gelan. Bi hautagaiak eskertzen ditugu eztabaida euskaraz onarturik baita Herriko Etxea gela horretarako utzirik.
Bi kargualdi eraman ondotik bere kargua utziko du Jean-Marie Iputxa Ezpeletako auzapezak
Ezpeleta Zuekin zerrenda gidatuko du Virginie Arhancet gaur egungo lehen axuantak. Bera ere 2014an sartu zen kontseiluan. Parean Ezpeleta Bihotzean listaren buru da Panpi Dirassar. Kontseiluaren gehiengoan egon zen 2008tik 2014ra eta oposizioan 2014tik 2020ra.
Aipagaiak:
Turismoa
Basaburuko eskolari buruzko eta ondoko lurraren oraina eta geroa
Hirigintza: Elizaldia eta Merkatu estalia
Finantzak
Laborantza
Hizkuntza politika