Hauteskundeak: entzun Sarako hautagaien arteko eztabaida

2008az geroz auzapez den Battitt Laborde ez da aurkeztuko. Esteban Barneix bere lehen axuantak gidatu LEKUKOA SEGI zerrendak gehiengoaren bilana defendatuko du. Parean, HAR HITZA abertzaleen lista kausi daiteke eta Panpi Lefranc da zerrendaburua.

Hauteskundeak: entzun Sarako hautagaien arteko eztabaida
150 bat saratar bildu ditu Euskal Irratiek eta Gure Irratiak antolatu eztabaida publikoak. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/02/25 11:40

Eztabaida osoki euskaraz


Sarako bozen karietara, eztabaida publikoa antolatu dugu Euskal Irratiek eta Gure Irratiak. Eskertzen ditugu Sarako Herriko Etxea Lurberri gela utzirik eta bi zerrendaburuak ere eztabaida euskaraz egitea onartzeagatik.


Hiru kargualdi eramanik auzapezgoa utziko du Battitt Labordek


Battitt Labordek hiru kargualdia eraman ditu auzapez gisa eta ez da berriz aurkeztuko. 2008az geroz kargu horretan da eta utziko du beraz.

LEKUKOA SEGI listak oraingo gehiengoaren segida eraman nahi luke. Eta Esteban Barneix gaur egungo lehen axuanta da zerrendaburua.

Parean, HAR HITZA, lista abertzalea atzeman daiteke. Duela 6 urte Ellande Alfarok eraman zuen eta duela 12 urte Mikel Gerendiainek. Abertzaleen zerrendaburua Panpi Lefranc da.




Aukeratu aipagaiak:

  • Azken hilabeteetako giroa Saran

  • Herriko plazaren berrantolaketa

  • Harrobia

  • Etxebizitza

  • Laborantza

  • Turismoa

  • Hizkuntza politika

Interesgarri izanen zaizu