2020an, lista bakarra izan zen eta Maider Behotegi auzapez bilakatu zen lehen aldiz. Aurten, berriz aurkeztuko da, Toujours Unis Pour Bardos zerrendaren izenean. Parean, Guy Mainardek zuzendu Bardos au Cœur izanen du.
Bizitegien hedapena gelditu nahi dute laborantzako lurrak zainduz
1.300 bat pertsona bizi ziren 1999an Bardozen eta 2023an 1.950 pertsona kontatu ziren. Mende laurden batez, %35 emendatu da herritarren kopurua. Herri erakargarria bilakatu da Bardoze, eta Lapurdiko anitz herritan bezala, zailena da etxebizitzak herriko gazteentzat begiratzea, laborantzako lurrak jan gabe.
Maider Béhotéguyk erran digunaz, 4.000 hektareako eremua du Bardozek, baina 2.000 biztanle eskas ditu. Beraz aitzineko kargualdian PLU Lekuko Hirigintza Planaren berritzea burutu zuten, bururaino joanez aplikatu behar ziren legeak kontuan hartuz, laborantzako lurrak zaintzeko baita gune naturalak eta oihanak ere. Hori guztia, etxebizitzen hedapena gelditzeko, eta erabilera gatazka horiekin gelditzeko. Bardoze kanpañako herri bat dela lehenik zehazten du eta ondorioz hautetsien ardura dela etxe barreiatze horren gelditzea hautetsiei eman zaien tresna horrekin.
Bizitegi proiektua xaharrentzat
Osagarri gunea eta ludo-mediatekaren ondoan gune bat bereizi dute, herri erdian, laborantzako lur ttipi bat, xaharren gerizatzeko. Gazteria eta herritarrak lagundu behar dira baina biztanleria zahartzen ari da ere, beraz segitu behar dituztela azpimarratzen du Maider Béhotéguyk. Eta erretira-etxera joan aitzin, bizitegi egokituen beharra dutela dio, animazio eta gela amankomunekin. Eta proiektu hori badute herri erdian, defendatuko dutena, PLUi herriarteko lekuko hirigintza plana deklinatu aitzin, proiektu horri dagozkion metro karratuen atxikitzeko.
Bi lista lehian Bardozen
2020an lista bakarra izan zen Bardozen eta aurten biga dira lehian. Alde batetik, Maider Behotegi auzapeza saiatuko da bigarren kargualdi baten eramatera Toujours Unis Pour Bardos zerrendaren izenean. Eta bestetik, Guy Mainard da Bardos au Cœur listaren burua atzeman daiteke.
Guy Mainard juntatzera saiatu bagara, honek jakinarazi digu ez ziola prentsari adierazpenik eginen.