Herriko bozak laster heldu direla eta, 51 hautagaik izenpetu dute Bizik sortu duen 2026ko Ituna

Gaur egun, 222 listarengain 51 hautagaik izenpetu dute Biziren Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituna, 10 egun barru izanen diren herriko hauteskundeen bezperan. Hautetsiengandik engaiamendua galdegiten dute sei arlotan:

Herriko bozak laster heldu direla eta, 51 hautagaik izenpetu dute Bizik sortu duen 2026ko Ituna
Herriko bozak laster heldu direla eta, 22 zerrendabururengain, 51 hautagaik izenpetu dute Biziren 'Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituna'. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/03/04 20:41

Gaur egun eta herri hauteskundeen lehen itzulia baino hamar egun lehenago, 51 hautagaik izenpetu dute Bizik sortu duen Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituna. Azken urte hauetan bezala, hautetsiengandik engaiamendua galdegiten dute sei arlotan: etxebizitza, garraioak, energia, elikadura, ekonomiaren birtokiratzea eta politika horiek gauzatzeko baliabideak hartzea. 2020ko hauteskundeetan Metamorfosi ekologikoaren ituna plantan eman zuen Bizi-k; oraingoan, ekintza zehatzagoak proposatzen dituzte Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunaren bidez.

Guztira, 19 neurri konkretu proposatzen ditu mugimenduak. Besteak beste, garraio publiko egokiagoak garatzea edo etxebizitzak sortzea lur eremu berririk kontsumitu gabe. Horrez gain, aurkezpen pedagogikoak plantan emanen dituzte eta topaketak antolatuko.

Gaur, 222 zerrendabururengain, 51 hautagaik izenpetu dute ituna. Hauteskundeak baino hamar egun lehenago, beste hautagai batzuen erantzunak itxoiten dituzte, jakinez Ipar Euskal Herrian zerrenda ainitz azken momentuan muntatu direla. Horrek ere eragin du gaia ez dela hainbeste aipatu eztabaidetan oraino Biziko kideek adierazi dutenez.

Xehetasun guztiak eta herriz herriko engaiamenduen zerrenda pacte2026.bizimugi.eu webgunean atxeman daitezke: zein herrik izenpetu duen, zeinek ez eta nork ez duen oraindik erantzunik eman.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu