Igaran astean CASI plana, (Klima, Egokitze Idorte eta Sute plana) aurkeztu baldin badu frantses gobernuak, hots 1,2 miliarko sos lagungoa. Horren parte bat (Laborantxaren Berrarmatze funtsa) prefeten esku date banatzeko.
Uda hontako idorteek laborantxa saila oroetan arrengurak sortu ditu. Horretarako sos laguntza berezi bat emanen da.
Simon Fetet departamendu hontako prefetak erran digu lagungoa horiek baldintzaturik zirela hazkuntzaren inportantzia, bedatseko kulturaren inportantzia, zonbat idorte egun eta kultura berezi zonbaiten pezuaren arabera. Ez dakigu orduan sos zama hontatik zonbat zehazki Ipar Euskal herriala jinen den zehazki bena emaiten du handitarzuna primaturik izanen dela.
ELB sindikataren arabera CASI plana ez da aski, 2022an ahate gripa bazelarik 1,2 miliar euroko lagungoa bat eman zen laborantxa sail bakar baten salbatzeko. Hor laborantxa motak oro hunkirik izatez, lagungoa haboro behar lizatekeala estimatzen du.. Eta laborantxa oroer 5000 euroko lagungoa bat aldarrikatzen du.
