Taldeak, Baiona herrikoia, ekologikoa eta solidarioa nahi du. Listaren programako hainbat neurrietatik etxebizitzak lehentasuna ukanen du. Baionan aurkezten diren zerrendetan, ezkerreko hirugarren lista da.
Baionan, 'Bayonne insoumise et populaire' listak bere programa aurkeztu du hurrengo hauteskundeetarako. LFI alderdiko Sandra Pereira-Ostanel da zerrendaburua eta Baiona "herrikoia, ekologikoa eta solidarioa" nahi dutela aldarrikatu du.
Listaren programan, etxebizitza da lehentasuna: alokairuen mugatzea errespetatua izan dadin nahi dute eta etxebizitza sozialan indarrak eman. Sandra Pereira-Ostanel: "Gizarteratzea ahalbideratzeko lehen neurria da etxebizitza, etxebizitzarik gabe ezin dugu lan egin, ezin dugu normalki bizi."
Beste arloetan, hainbat neurri proposatzen ditu Sandra Pereira-Ostanel zerrendaburuak hamabi arlotan zatituak: hala nola eskola inklusiboa edota pobrezia eta prekarietatea murrizteko neurriak hartzea. Neurri zehatz batzuk ere hala nola garraioak eta kantina urririk izatea. Aldiz, hizkuntza politikan justu proposatzen du elkarteak segitzea sustengatzen eta ez du beste neurri zehatzik proposatzen programak Pereira-Ostanelek dion bezala: "Gure programaren egituran eman dugu segituko ditugula sustengatzen hizkuntzen alde ari diren elkarteak eta ondarea".
Programa aurrekonturik gabe egin dutela zehaztu du Sandra Pereira-Ostanel zerrendaburuak. Baionan bost zerrenda aurkeztuko dira hurrengo hauteskundeetan, horietarik hiru lista ezkerreko tendentziakoak dira. Ezkerrean, hiru zerrenda beraz: LFI-rena Sandra Pereira-Ostanelekin, Jean-Claude Iriartek gidatuko du 'Baiona Mugimenduan' zerrenda eta Henri Etxetok eramaiten duen 'Baiona Besterik Gabe' lista. Jean-René Etxegaraiek eramaiten duen 'Baiona Zuentzat !' zerrenda izanen da eta eskuin muturra ordezkatuko du Pascal Lesellieren 'Unis pour Bayonne l’Alternative' listak.