Miarritze (Lapurdi)

Miarritzen, Ana Ezcurra eta Guillaume Barucqen listek bat eginen dute

Ana Ezcurra izanen da Guillaume Barucq-ekin osatu duen lista berriaren burua bigarren itzulirako. Aliantza naturalki egin dela adierazi dute eta Ana Ezcurrak boz gehiago eskuratu dituenez lehen itzulian berak du lista berriaren burua hartzen.

Miarritzen, Ana Ezcurra eta Guillaume Barucqen listek bat eginen dute
Elkarturik, Ana Ezcurraren eta Guillaume Barucq-en zerrendek bozen %30 inguru bildu dituzte lehen itzulian. Elkartzen dira bigarren itzulian Miarritzen. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/03/18 07:00

Ana Ezcurraren Biarritz Berri eta Guillaume Barucqen Olatu Berri zerrendek bat egin dute bigarren itzuliari begira. Ana Ezcurra izanen da lista berriaren burua. Elkarturik, bi zerrendek batera bozen %30 inguru bildu dituzte lehen itzulian. Ana Ezcurra hirugarren izan da lehen itzulian bozen %17,82 bilduz eta Guillaume Barucq bosgarren bozen %12,15 bilduz.

Guillaume Barucqek azaldu du aliantza biziki naturalki egin dela eta Ana Ezcurraren emaitza ikusiz lehen itzulian normala zela bera buru izatea lista berrian. Gehitu du Ezcurra debatean hoberenetan izan dela. Ana Ezcurra zerrendaburuak adierazi du beren proiektu demokratikoa eramanen dutela Guillaume Barucqekin eta bere taldearekin. Beren helburua alternantzia segurtatzea da Miarritzen.

Bigarren itzulian, hiru zerrenda dira lehian: Ana Ezcurraren lista berritua;  Serge Blanco lehen izan zena %26,68rekin, jakinez Jean-Baptiste Dussaussois Larralde berekin doala bigarren itzuliko; azkenik, Maider Arosteguy auzapezaren lista, jakinez bozen %26,60 lortu dituela lehen itzulian.

Interesgarri izanen zaizu