Taldeak adierazi du zerrenda herritar eta parte-hartzailea dela eta gobernantza partekatua proposatuko duela. Ana Ezkurra zerrendaburuak adierazi du etxebizitza eta euskal kultura gai nagusienetarikoak direla ere bai.
Ana Ezcurra zerrenburuak adierazi du zerrenda herritar eta parte-hartzailea dela gobernantza partekatua proposatuz. Beren programaren ardatz nagusiak dira etxebizitza, trantsizio ekologikoa, garraioak, ekonomia sozial eta solidarioa, kultura eta euskara, eta herritarren parte-hartzea auzoko biltzarrak plantan emanez adibidez.
Agilerari dagokionez, zerrendak eremua babestea eta herritarrekin batera proiektua elkarrekin eraikitzea proposatzen du, bereziki kirol elkarteekin. Etxebizitza gai nagusi bat venez taldearendako, jada eraikigarriak diren eremuak identifikatu dituzte etxebizitzen eraikitzeko Agilera auzoan.
Beste lan ardatz nagusi bat da gobernantza partekatua plantan eman nahi dutela Ana Ezcurra zerrendaburuak adierazi duen bezala: "Herriko etxea irekia izanen da. Erran nahi du Miarriztarrendako permanentziak izanen direla astero auzapezarekin edo axuanta batekin, hitzordu batekin edo hitzordurik gabe. iten ahalko dira beren eguneroko arazoetaz mintzatzera. Biltzarrak ere plantan emanen dira auzoetan, zortean hautatuak izanen diren herritarrek erabakiak hartzen ahalko dituzte eta aurrekondu bat emanen diegu erabaki ditzaten beren auzoaren antolaketa eta egin nahi dituzten proiektu handiendako urtero."
Euskarak garrantzia handia ere du. Zehazki, euskal kultura garatu nahi dute herrian eta harrera elebidunez plantan eman nahi dute herriko etxean.