Duela bi aste Christophe Jauregi Senpereko auzapezak baieztatu zuen Aquazone ur-parkearekin aitzineko auzapezak sinatu zuen hitzarmena ezeztatuko zuela. Biharamunean ur-parkeko abokatuaren deia ukan zuen, negoziaketak berrekiteko.
Senpereko aintziran Aquazone aisialdi ur parkeak, bere azpiegitura eta guneak handitu nahi ditu, eta horrek, herriko etxearen kexua, eta orain senpertarrena ere piztu du.
Herritar talde batek igandean piknika egitera deitzen du aintziran berean, eta ondotik hitzartzeak ere izanen dira proiektuaren handitzearen kontra.
Oroit, Senpereko aitzineko auzapezak hitzarmen bat sinatu zuela Aquazonekin, eta hitzarmen horrek abantaila azkarrak ematen zizkiola ur parkeko jabeari. Honek, aldiz, dio 29 lanpostu sortu dituela eta herriaren ekonomia sustatzeko tresna dela ur parkea. Christophe Jauregi egungo auzapezak ostegun goiz honetan erran digunaz, hitzarmen proposamen berri bat igorri zaio Aquazoneri, azken honek galdeginik, eta arrapostuaren beha da herriko etxea. Suprefeta ere jakinean da eta herriko etxearekin bat egiten du.
Entzun hemen Christophe Jauregi auzapeza
Eta Patxi Tikoipe igandeko piknikaren antolatzaileetarikoa