Atharratzetik Bilbora 2.175 kilometro egin ditu Korrikak, eta milaka euskaltzalek Bilbo hartu zuten atzo. Euskara indarberritzeko deia egin zuten mezuaren idazleek zein AEKk.
Atzo eguerdian bukatu zen 24. Korrika Bilbon, Atharratzetik 2.175 kilometro egin ondotik. Bilbon argitu zen lekuko barnean kilometro horiek egin dituen mezuaren egileak nor izan diren ere: zazpi gaztek idatzi dute, eskuz esku. Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosanok.
📝24. Korrikaren zazpi mezugileetako bat da @AitzolGil de San Vicente Pla hendaiarra. Zazpi lurraldeetako zazpi gaztek idatzi dute lekukoan ibili den mezua, hendaiarraren arabera, "herri bat garela" irudikatuz.
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) March 30, 2026
🔊 https://t.co/JyW3XcMGpm@AEK_eus pic.twitter.com/TUpdPbSwTh
Euskara gorputz bilakatuz, haren defentsan eta euskara ukateaz harago euskara egiteko deia zuten plazaratu:
AEKko kideek bertzalde 24. Korrikaren bilan positiboa egin dute, eta gaurtik landa ere euskaltegietan eta euskalgintzan lanean eta euskalduntzeko ahaleginean jarraitzeko deia zabaldu. Aitzol Gil de San Vicente mezuaren idazle hendaiarra eta Bixente Claverie AEKren Nazio Kontseiluko kidea Goiz Berriko gomitak genituen.