Mixel Esteban, berdeen gainbeheraz: «ekologia ez da modan; gure bozkak alderdi sozialistara joan dira»

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuz, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira. Mixel Esteban hautetsi ekologista baionarraren iritziz datuak ez dira «hain txarrak»: «Bost jarleku erdietsi ditugu, eta intsumituen aitzinetik gira». Azken bozetan, ordea, bi milioi bozka gehiago eta hamahiru jarleku lortu zituzten frantses berdeek. Frantzia mailan, beraz, bozken %13tik %5era iragan dira zortzi jarleku galdurik.

Ikusgarri handi bat, Bunuztar Xorien mende erdia ospatzeko

Berrehun parte hartzaileren laguntzaz taularatuko dute "Askaot" ikusgarria. Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak dantza, kantu eta antzerki emanaldi berezia antolatu du bere 50. urtemuga ospatzeko. Jean Marie Irigoin da antzerki zuzendaria, Ekaitz Kosta abeslariena eta Erdozaintzi Etxart ahizpak dantza sortzaile eta zuzendariak. Uztailaren 12an eta 14ean eskainiko dute Bunuzen. Anartean, Donaixtiko plazan azken errepika nagusiak egiten ari dira.

Europako hauteskundeak: emaitzen azterketa Goizeder Taberna eta Ekhi Erremundegirekin

Ipar Euskal Herrian Jordan Bardella-ren eskuin muturrak irabazi ditu Europako hauteskundeetako bozak, %22,5rekin. Bigarren tokian Emmanuel Macronen Renaissance %16,5rekin eta hirugarren tokian sozialistak %16ekin ere. Ondotik dira Jean Lassallen zerrenda, LR eskuina, berdeena, %8 eta %6 artean. Emaitzak ezagutu eta berehala, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hauteskunde legegileak deitu ditu ekainaren 30erako. Bigarren itzulia uztailaren 7an iraganen da. Europako hauteskundeen emaitzak aztertzeko Goizeder Taberna eta Ekhi Erremundegi Mediabask eta Berriako kazetaria izan dira gure gomitak.

Giro goxoan iragan da Iparraldeko haur kantu txapelketako finala Urdiñarben

Bazuen 10 bat urte ez zela finalik izan Baxe nafarro, Xibero eta Lapurdiko kantari gazteen artean. Xiberoko Botzatik Inexa han genuen eta bilduma txiki bat eskaini digu.

«Har-eman», arazo psikikoei buruzko tabuak inarrosteko ikusgarria

«Ezberdintasuna ospatu» lelopean Har-eman ikuskizunaren inguruko hitzordua antolatu du Kiribil konpainiak Cafecito kafetegi inklusiboaren laguntzarekin. Larunbat honetan 10:30etan Baionako Euskaldunen karrikan den kafetegi horretatik abiatuko da ibilaldea Jacques Portes plazara buruz, eta 11:30etan ikuskizuna eskainiko dute bertan.