Larresoroko gela mukuru betea zen igandean Gure Irratiak eta Ote Lorek antolatu Lapurdiko Haur Kantu Txapelketa segitzeko. Bertan sailkatutakoak Urdiñarbeko finalerako sailkatu dira, Ekainaren 8an iraganen dena.
Euskal Hirigune elkargoaren lurretan plantatu dira hiru enpresa : Aubard, Bamas eta Egarri Edariak. Joan den astean estrenatu dute lekua. Enpresa bakoitzak hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin behar izan du.
Xalbat Seosse Oxarango Haritza holding eta Egarri Edariak-eko lehendakaria goizberriko gomita izan da.
Artzain Soil Lucie Francini eta Sabina Hourcaden filma estreinatu da ostegun arrats huntan Baionako Atalanten –Gure gomita zen Sabina Hourcade , ostegun goizean
"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak. Mapa kolorestu horren bitartez Euskal Herriko lurraldearen ezagutza, egiten ahalko dute haur eta gurasoek etxean, euskal kultura eta historia barnatzeko familian. Marga Forestier mintzatu da Céline Etxebarne Ikas Bi buraso elkarteko permanentearekin.
Xaia ostuak antolaturik eta Antxeta irratiaren laguntzarekin, Bidasoaren bi aldeetako jendeak euskararen, gastronomiaren eta kirolaren inguruan elkarretaratzea du xede. Ostiral honetan kantu afaria izanen da Kuxkuxtu txarangarekin Xaia ostatuan, bihar Potx pailazoaren ikusgarria eta Pettiren kontzertua eta igandean pala txapelketa.