Ahalen Festibala Mauleko elbarrituen integrazio eguna

Larunbatean Irriz beterik zen Mauleko jai alaia. ahalen festibalaren bigerren edizioa antolaturik izan da xiberoko 40 bat elkarteren partaidetzarekin. Helburua zen aktibitaten proposatzea elbarrituentzat eta ber denboran beste bizitzeko manera bat erakustea elbarrituak ez direnentzat. Ostiralean filma eztabada izan bada, larunbatean egunaldi osoan aktibitate ainitz proposatuak ziren.

Txomin Poveda: « Gure gogoeta ez da soilik bozketan gelditzen »

Aberri Egunean urte eta erdiz jorraturiko dosierra aurkeztu zuen Bagira ekimenak Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ezkerreko mugimendu abertzalearen geroaz. Liburuxka batean atera dituzte ondorioak eta horiek sakontzeko xedearekin Txomin Poveda soziologoa gure Goizberriko gomita zen.

Pagolako azken maskarada

7 probintzietako euskaldunak etorri dira Pagolako azken maskaradarentzako. Xiberoko 15 plazen itzulia egin ondoan, nostalgia minimo batekin pagolarat dira iritsi maskaradakariak. Suprisaz beterik zen emanaldia, eta horrek publikoa eta aizaleak hunki ditu.

Jérémy Savatier eta Justine Jadot aurkeztuko dira Ekologisten zerrendan, Europako hauteskundeetan.

Duela bost urte, Europako bozetan emaitza ona egin zuen Berdeen taldeak, hirugarren lekura helduz departamenduan. Aurten Marie Toussaint zerrenda buruaren gibelean mobilizatzera deitzen dute tokiko militanteek ere.

Amaia Portugal ETB-ko kazetaria Eurpoako bozetaz.

Amaia Portugal, Euskal Telebistako kazetaria da Bruselan Europako Batasuneko dozierrak jarraitzen ditu, bai parlamentuan edo Europar Batasunean, bai Bruselan edo Estrasburgon. Europako bozetaz mintzatu da gurekin.