Asier Arbelaitz

2026 URR. 26

Gazteok hauteskundeak motz

Gazteok hauteskundeak motz

Datozen hilabeteetan Euskal Herriaren alde bateko zein besteko ortzimugan ikusi ditzakegun

hauteskunde deialdi guztien aurrean, orain arte konturatu ez naizen, ikusi nahi ez nuen edota

pentsatzen ez nuen egoera batekin egin dut topo, eta zer pentsatua eman didanez zuekin

nahiko nuke partekatu.

Duela egun gutxi, arratsalde lasai batean mahai baten bueltan bost lagun eseri ginen, eta

politika eta hauteskundeen gaia puri purian dagoen honetan hori izan genuen solaserako gai.

Gure artean hain ohikoa ez den gaia, baina denak uste baina gusturago eta interesatuago

jardun genuen.

Atentzioa ordea hizketan genbiltzan horien artean hauteskundeez eta euren funtzionamenduaz

batzuk zenbat eta beste batzuk zein gutxi dakitenak piztu zidan.

Batzuk oso argi genuen, Hego Euskal Herrian parlamentua aukeratzen dela lehenik eta

ondoren haren osaerak lehendakaria eta Ipar Euskal Herrian berriz zuzenean lehendakari izan

daiteken hautagaiari bozkatzen zaiola, edota leku batean bestean baina gehiago edo gutxiago

balio dutela legebiltzarretako eserlekuek.

Kazetaritza ikasi dugunok fakultatean ikasi genituen hauteskundeen batekoak eta bestekoak,

aurretik norberaren jakinminez ikasi ez zuenak behintzat. Baina beste ikasketetan ikasten al

dituzte horiek? Mediku, ingeniari, irakasle, biologo edota mekanikoek ikasten al dute hori?

Are gehiago, hauteskundeen funtzionamendua lanbidearekin ikasi behar ote da? Edota

herritar ororen ikaspen beharko luke? Zergatik ez ote da hau eskolan ikasten? Kolegioan ala

Lizeoan? Ez al da baliotsua eta hein berean beharrezkoa demokrazioaren funtsa diren

hauteskundeen funtzionamendua ezagutzea?

Azken urteetan gailentzen ari diren kezken artean, demokrazioaren etorkizuna eta biharko

belaunaldien axolagabekeria entzuten dira ugari. Baina aipatutakoa ikusita, stop,

axolagabekaria ala jakintasun eza? Hauteskundeen esanahia, garrantzia eta funtzionamendua

ez al dira txikitatik herritar batek ikasi beharko lituzkenak? Eta horrela egiten al da gaur?

Gazteez eta hauteskundeez mila galdera, gaur ordea hausnarketa motz-motz. Hurren arte!

Beste iritziak entzun