Ekhiñe Zapiain

2026 EKA. 11

Bizitza-baratzea

1. Sasoiak eskatuta

lanean has nendin

Lurrez kanpo nahiz ez den

ereiten ahal berdin

Barazki aunitz nola

ditudan atsegin

Bizitza-baratze bat

nahi dizuet egin

2. Mundu nahasi bat zaigu

parera agertu

Diru-gaitzak zabaldu

eta gerrak lehertu

Merezi ez duenak du

boterea gertu…

Batzuetan ezin da

piperrik ulertu


3. Nor ez da edonora

parrandara joan?

Ta kalabazak jaso

arren luzaroan

Nork ez du eman modu

ezkutuagoan

marrubi zaporezko

muxu bat ahoan?

4. Azterketak, estresak,

kurtso-akabera,

eguzkia agertzen da

indartsu antzera

Aurpegitan tomate

koloreez gainera

Porru eginda iritsi

gara ekainera

5. Haziak erein, zaindu

zein ureztatzean

Maiz bizitza egiten

da lurra lantzean

Nahiko ari naizenez

kantu-solasean…

Kontaidazu zer duzun

zure baratzean!

Beste iritziak entzun