Ekhiñe Zapiain

2025 URR. 30

Errigora

Horitu da soroa,

agertu masusta

Haizegoa dabilla

harunzka, honunzka

Nafar hegoaldetik

euskarari puzka

Hasi da eta gabiltz

ze helduko ikuska…

Errigorak berriro

eman digu uzta!

Ablitasen izan zen

elkarlan haundia

Eskutikan eskura

lortzen da saria

Bertako lehengaiak,

kaxen emaria

Proiektu hauekin da

nahiko nabaria

Janaria ez dela

soilik janaria

Gure herri oparo

ta buruaskia

Bere lekale, gozo,

eta barazkia

bere lur, olibondo

edo mahastia

Zaindu behar genuke,

bi oinen azpia

Egin ekarpena ta

erosi saskia!

Beste iritziak entzun