Ekhiñe Zapiain

2026 API. 30

Herri Haitada

Udaberriak hartu

dunez abiada

Hitzordu eder batzuk

bistan dira jada

Eta bat aipatzeko 

banuke parada

Azaldu nahi nuke zer

den Herri Haitada


Edozein kiroletan,

musean, bertsoka,

Sukaldean, pilotan,

dantzetan saltoka

Proba ugari daude

joko bat dago ta

Baina guztion alde,

ez elkarren kontra


Saratik Ainhoara

dihoa iparra

Zugarramurdiraino

luzatuta marra

Urdazubi, Etxalar,

Bera ttirri-ttarra…

Sei herri gara baina

herri bat bakarra.


Ez da betebehar bat

ez da agindua,

Ta nahiz izan agenda

beteen gatibua

Egoteko besta on

honetan bildua…

Atxiki Maiatzaren

hogeita hirua.

Beste iritziak entzun