Ekhiñe Zapiain

2026 URT. 8

Urte berriari

1. Lanbro beltzeko hodeia

xuriz jauntzirik izeia (bis)

Urte berri baten deia,

zaharra agurtzeko ideia…

hemen dago, hasteke ia,

bi mila ta hogeita seia.

2. Udazkenetik negura,

udaberri eta uda (bis)

Hamabi hileren batura

da urte baten itxura

Nola latz, nola gustura,

ahal zen gisan pasatu da.

3. Urteberriko ipuinak

zer eskatzen du burbuinak?

lagun onak, ez higuinak

beheiti egitea eskuinak,

euskaraz bizi duinak

ta irratietan uhinak!

4. Otordu, kantu, jai nahasi

erritual ta fantasi (bis)

nahiz sasoiak bultzarazi

noiznahi ahal dugu (ez ahantzi!)

erabakitzen ikasi

zer bukatu ta zer hasi.

Beste iritziak entzun