Herri Haitda
Ainhoa, Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar, Bera eta Sara biltzen dituen jokoen haitada !
Haitda H batekin, Haitadak ; aldia, jardunaldia, edo laneko erabiltzen bada auzoen artean eginiko lan aldia
erran nahi du.
Maiatzaren 23an Beran iraganen da Herri Haitadaren 4 garren Haitda
Auzo herrien arteko harremanak sendotzeko ekimen arrakastatsua da, euskara eta euskal kulturak
elkartzen gaituen momentua.
Herria ariz egiten da, herria guk dugu egiten, hautatzen ditugun osagai eta oinarriekin.
Hemen oinarria Euskara eta herria dira eta harremantzeko osagaiak 12 joko edo jarduera:
Dantza, lasterka, sukaldaritza, pilota boteluzea, musa, bertsolaritza, txirrindula, soka tira, egurpila etbar
Egun osoko egitaraua, herria besta haundi batean murgiltzen duena, sei herrietako ordezkariekin eta ikusle
saldoarekin.
Sei herri, auzo herri, bi lapurdikoak eta lau nafarrokoak, nahiz Zugarramurdi eta Urdazubi Lapurdin koka
ginitzazkeen, mendiek inguratzen duten eremu naturalak Ainhoa eta Sararen ibar berean kokatzen baiditu.
Edo erran ginezake ere Sara eta Ainhoa direla Nafarroan...
Hasteko gauza bat segurrra da, hau ez dela « mugazgaindiko proiektu bat ! »
Mendizgaindikoa izaitekotan !
Azken urteetan bizki modan bilakatu da « mugazgaindi hitza », hori gure zapaltzaileek asmatutako hitza
da, Frantzia eta espainiako herrien arteko loturen bultzatzeko, txarrena da gure ahotan ere askotan
erbilitako lelo arrunta bilakatu dela.
Bainan berex ditzagun finantziazioa lortzeko erabil ditzazkegun diru iturriak eta gure proiektuetan oinarri
diren harreman iturriak.
Eraikuntza nazionala desmodatu den garai hauetan, herri ekimenez eta sormenez hainbat proiektu xume
bezain abertats dabiltza gure lurretan.
Hauetarik bat da Herri Haitada eta bertze herri guziak gomitatzen ditut, auzo herriekin batean gisa
huntako ekimenen antolatzera, herria egiten segi dezagun.
Ea ze eskualdetan sortuko den urran Haitada ?
Animo !