Angelun gizon batek otoarekin martxa,
Emaztea zanpatu ta moztu dako hatsa,
Euskal Herriko zeruan beti ai du ekaitza,
Lurrean gelditu gabe zabaltzen ari gaitza,
Astero erortzen da beden berri bat latza,
Ta erasorik gabeko egunik ez da pasa.
Ezin gorde ideia faxisten ugaltzea,
Ta matxismoa bera gazteek ukatzea,
Horren parean gehienek goxo dute etxea,
Ezin da etxean egon argi da balantzea:
Genero zapalkuntza den gisan onartzea,
edo etxetik ateraz borrokara batzea.
Talde bat ari dena borrokatzen demagun,
Erasoei diena aldi guziz erantzun,
Itaiak larunbat huntan Baionan badu jardun,
Gero 25ean manifa bat ez urrun,
Baionako merkatu plazan oihuak lagun,
Arratsaldeko seietan, plazak hartu ditzagun!