Oier Urreizti

2026 MAI. 21

Barearen bertsoak

Bi milla ta hogeita seigarren urtian

Maiatzaren hamalaugarren egunian

Baigorriko herriko baratze handian

Baria agertu zan beatzik aldian

Barea zen bai bainan sugea iduri

Ondoko baratzeki guziak urduri

Jateko hurbildu zen handi bezain lodi

Hari so beldurturik sagarroi ta xori

Hogoita bederatzi zentimetro luze

Aitzurraren giderra bezain lodi aise

Gaindituz antilimaz errauts ta arroltze

Entselada osoa jan ta ono gose

Ikusi genunian hala zebilela

Nunbait txoria gari artean bezela

Auzokoak deitu ta oroitzen naiz bela

Zizpa ta secateurren xeka joan ginela

Hamarnaka jin ginen ta gure armekin

Etzela errex izan behar duzu jakin

Bukatu nahi ginuen munstro tzar horrekin

Ustaritz Espil eta Mateotarrekin

Denak aritu ginen lohia hankapean

Oihu eta marruak kolpeekin batean

Bik punta bakotxetik atxiki artean

Bitan moztu genduan hiruren artean

Gure baratzeari nolako kaltiak

Ta ezpagina izan bizkor ta tentiak

Lasai janen zituen bare gigantiak

Gure itsasudare eta tomatiak

Gertatu bat jarri det egiaren alde

Hau horrela ez bada jendiari galde

Ez bazira karakoil ez bazira bare

Gora baratzezainak erran beldur gabe

Beste iritziak entzun