Hauteskundeak: Bardozen, Bidaxunen eta Erangon bi lista lehiatzen dira

Burgue Erreititik Ahurtiraino, egoera desberdin frango dira: berriz aurkezten diren auzapezak edo tokia uzten duten batzuk. Lista bakarrak edo bi listak dituzten herriak. Lurralde horren itzulia egiten dugu.

Hauteskundeak: Bardozen, Bidaxunen eta Erangon bi lista lehiatzen dira
Bardozen bi lista dira lehiatuko igande honetan herriko bozetan. WIKIPEDIA
Antton Castoreo
2026/03/12 07:45

Burgue-Erreitin hasten gira. Laurence Massondo Bessouat berriz aurkezten da. Jakin behar da auzapeza dela 2024ko abendu hondarretik, Felix Noblia lehengo auzapezak kargua utzi baitzuen. Listan bost emazte eta lau gizon dira, ez da nehor aurkezten parean.


Auzo herrian, Erangon, bi lista dira aurkezten: alde batetik Jérôme Dacharry lehen axuantak gehiengoarekin lista bat osatu du Alexandre Bordes-n segida hartzeko. 1995etik auzapeza zen Alexandre Bordes. Bestaldetik Valérie Pouyannék beste lista bat osatu du.


Akamarren Christine Serres-Cousinék bigarren mandatua egin nahiko luke, eta lista bakarra da aurkeztu. Gauza bera da Bidaxunen, hor Jean-François Laserre da berriz aurkezten, hura ere bigarren aldikoz.


Samatzen Yves Ponsek tokia uzten du bi mandaturen ondotik eta Nicolas Narbey da aurkezten, lista bakarra da.


Gixunen, Jean-Yves Bussiron ez da berri aurkezten. 2001ean hasi zen auzapez karguan. Bi lista dira: baño Raymond Pouyannéren gibeletik, bestea Jean-Paul Bareigts-en gibeletik. Ahurtin, Nathalie Martial Etchegorry bigarren aldikoz berriz aurkezten da.


Eta Bardozen bururatzeko, Maider Behoteguyk bigarren mandatua egin nahiko luke baina parean Guy Mainard-ek beste zerrenda bat osatu du.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu