Maialen Etxart: « Prest gira haurren errezibitzeko Arberoako Ikastolan »

Donamartirin kokatua den Arberoako Ikastolako hiru eraikinetako bat suntsitu zuen suak duela aste bat. Gaur, haurren oporren bukaerarekin, ikaseak ikastolara itzuliko dira. 

Aste batez buraso eta langileak lanean izan dira sartzea prestatzeko egoera nahasi hortan. Gure goiz huntako gomitak bezala : Joana Touya ikastolako buraso eta Maialen Etxart erakaslea. 

Emazte laborariek hitza hartu dute Pagolan

Gaur egun, laborarien heren bat emazteak badira ere, parekidetasunetik urrun da saila. MSA laborantza mutualitate sozialak hainbat etxaldeetako 30 emazte bildu ditu egunerokoan jasaten duten errealitateaz solastatzeko.

Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren. Bihar hasiko dute besta Baigorrin, Bizkarsoro filma proiektatuz Urdozeko kaperan. Ondotik, Ruper Ordorikak eta Joseba Sarrionandiak “Huntaz eta hartaz” emanaldia emanen dute. Ibiakoitzean, behereko plazan izanen da besta, bazkariarekin eta kontzertuekin.

Sasoi hastapen ona ukan dute saretegietako urzo ehiztariek

Urzo ehizaren sasoi betea da. Irudi ikusgarrienetako batzuk ikusi daitezke gure mendi lepoetako saretegietan. Etxalar, Aldude, Landibarre, Lekunberri, Oxkaxe, Sara eta Naphalen ehizatzeko manera hori atxikitzen dute. Aurten, aroa euritsua izanik ere, urzoek ederki trabeskatu dituzte gure lurrak, iragan urtean baino sasoi hastapen hobea izan baita. Urzoen ehiza sasoia azaroaren 20ra arte luzatuko da.

Gau beltza berpiztuko da ostegun honetan, Ipar Euskal Herrian

Gau Beltza edo Arimen Gaua Euskal Herriko hainbat herritan ospatuko da ostegun gauean. Gaur egun Halloween Estatu Batuetako bestarekin lotzen bada ere, udazkenetik negurako aldaketa aspalditik ospatzen da Europa osoan. Erlijioak lehenik eta amerikar kulturak gero ordezkatu badu ere, Euskal Herrian hildakoen jai tradizionala berriro sortzen ari da zenbait herritan, jantzi tradizionalak eta ohiturak berreskuratuz. Berritzea Lapurdin abiatu bada ere, aurten Izturitzen ere ospatuko da ostiral gauean.