Hendaia, Bordele eta Tolosa arteko abiadura handiko trenbidearen kontrako mobilizazioa izanen da urriaren 13an Bordelen. 'Larrialdiko balaztatzea' lemapean, hainbat elkarte bildu dira TGV Non Merci eta Lurraren Altxamenduak egin deialdi horren inguruan. Zentzu horretan, CADE ingurumenaren babeserako elkarteen kolektiboak bilkura publiko ezberdinak egin ditu Mugerren zein Baionan, gehienbat AHT proiektuaren finantzaketa aipatzeko. Kolektiboaren arabera, nahiz eta Euskal Hirigune Elkargoak gehiengoz kontra bozkatu zuen, abiadura handiko trena pasako den hirietan gutxienez 20 euroko zerga emendaketa izanen dute herritarrek 30 urtez. ordaindu beharko litzateke pertsonako, 30 urtez. Injustizia fiskala CADEn erranetan.
Ikasturte hastapeneko lehen mobilizazioaren segipenarekin kontent agertu dira CGT, Solidaires, FSU eta LAB sindikatuak. Greba eguna deitua zuten atzo, lansarien emendatzea eta zerbitzu publiko hobeak aldarrikatzeko. Duela urte bat indarrean den erretreten erreformaren kontrako mobilizazioen oihartzunak oraino entzuten dira. Duela aste bat, Frantziako lehen ministroa prest agertu zela erretiratzeko adina 64 urtera igan zuen erreforma «hobetzeko». Orokorki, hauteskunde legegileen ondotik, gobernu eskuindarraren izendatzeak ekarri ditu karrikara herritarrak.
Greba eguna deitu dute CGT, Solidaires, FSU eta hainbat gazte antolakundek frantses estatu osoan. Erretreten erreformaren ezeztatzea eta lansarien igaitea galdeginen dute, urriaren lehen honetan eginen diren 188 protesta ekintzetan. Ipar Euskal Herrian, Baionan eginen dute sindikatuek manifestaldi nagusia, eta LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin. Ber egunean, gainera, Michel Barnier Frantziako lehen ministro berriak politika orokorreko adierazpena eginen du. LAB sindikatuko Argitxu Dufauk azaldu duenez, «zailtasunak» ukanik ere, elkarrekin mobilizatzeko adostasuna erdietsi dute beste sindikatuekin.
Integrazio Batzordeak arranguraturik hasi du ikasturtea. Iaz, Frantziako Hezkuntza Nazionalak ez zituenez behar ziren diru laguntzak eman, 40.000 euro bere gain hartu zituen Integrazio Batzordeak. Aurten, ber laguntza zama mantendu du administrazioak, behar berriek sorrarazi kostuak kontutan hartu gabe. Ondorioz, 180.000 euro gehituko dira aurten Integrazio Batzordearen bizkar gainera. Bestalde, AESH langileen kontratu desegokiak salatzen dituzte. Asteko kontratua 23,5 orenekoa izanki, abantzu ezinezkoa da beharra duten ikasleez okupatzeko.
6,1 milioi turistek bisitatu dute Ipar Euskal Herria urte hastapenetik. Azken zortzi hilabete hauetan, iaz baino %2 bisitari gutxiago zenbatu dira, bereziki, Lapurdiko kostaldean. Turista gehienek gau bakarra iragaten dute gure artean, eta Baionako besta garaian da jende kopuru handiena hurbildu. Agorrilean 3,5 milioi bisitari ukan ditugu eta maiatzean abantzu bi milioi. Daniel Oltzomendi, Euskal Elkargoko turismo arloko presidenteordearen ustez, agorrileko lehen hamabostaldiaren salbuespenarekin, turismoak ez du tokiko populakuntza trabatzen.
- Transmisio sexualeko eritasunak detektatzeko zentro berri bat Donapaleun
- Legez kanpoko alokairu kariotze bat seinalatu du Aldak, Lehuntzen
- Sohüta eta Ahurtira iritsiko da karrikako artea, Point de Vue festibalaren eskutik
- Miren Barandiaran: «Historia ofizialetik at gelditu den material asko dugu Lazkaoko artxibategian»