«Berrogei urtez milaka zuhaitz landatu ditut ene baitarik»

Urepeleko "zuhaitzak landatzen dituen gizona" da Xalbat Bidart. Hamairu urterekin jada hasi zitzaion zuhaitzekiko maitasuna loratzen, eta 1978tik urte bat bera ere ez du huts egin zuhaitzak landatu gabe. Arranguraz ikusten du Ipar Euskal Herriko mendien egoera, zuhaitz mozketen eta mendiko suen baliapen txarraren ondorioz «larrutuak» ikusten baititu. Azken urteetan, adinean goiti joan arau Aldudeko Urrixkan kontzentratu ditu bere indarrak. Gaztainondo, haritz, pago eta bestelako tokiko espezien muskilak sobera diren tokietatik erauzi, eta hutsak diren eremuetan birlandatzen ditu. Abenduaren 12an Baigorri ibarreko ihiza batasunak antolatu duen zuhaitz landaketan atzeman eta ezagutu dugu gizon miresgarri hau.

Hegazti gripea: kanpoko hazkuntzak araudi berezia ukaiteko esperantza du ELBk

Hegazti gripearen aitzinean hazkuntza ttipiendako araubide propio baten esperantza dute laborariek. Confédération paysann sindikatuak bultzaturik esperimentazio bat abiatuko da Estatuko aire-libreko 130 hegazti eta zerri hazkuntzetan, horietarik 8 Ipar Euskal Herrian. Anartean, gripearen hedapenari begira, gobernuak alarma hein gorena piztu du, eta kabalak barrukietan atxikitzeko manua eman. ELBko laborariek, aldiz, prefetari jada jakinarazi dakote kanpoan atxikiko dituztela.

«Osasun zerbitzuak anitz irabazten du pazientea bere etxean artatuz»

Pazienteri hurbiltzeko Francis Lavigne Developpement enpresak Biarno eta Ipar Euskal Herri barnealdean, bi gune berri zabaldu ditu. Badu 50 urte FLD enpresak oinetako berezituak egiten dituela, eta orain medikuntzako tresneria ekoizten duen enpresa txiki bat erosi dute Itsasun. Peio Harluxet hergaraitarra hamar urtea FLD enpresetako buruetako bat da eta enpresak duen filosofiari arrunt atxikia dela dio: hirietarik urrun diren pazienten etxetaraino joaitea. Handitzen den enpresa da FLD, izan ere, joan den ekainetik hona, bi langileko taldetik hamaikakora iragan dira.

«Euskal erritualak, usaiak eta ospakizunak bildu ditut 'Biziaroak' liburuan»

Atzoko, gaurko eta biharko euskal kultura hobeki ezagutzeko ‘Biziaroak’ liburua argitaratu du Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’-ek. Duela ez hainbesteko kultur sozialeko erritual, usaia eta ospakizunen bidez, gaur egungo Euskal Herriko kultura hobeki ulertu eta geroan zer egin behar dugun ulkertzeko helburuarekin idatzi du liburu berria Xamarrek.

Mintzaleku | Euskal Hirigune Elkargoa: basoa erdi beterik, ala erdi hutsik?

Euskal Hirigune Elkargoko bost hautetsi bildu dituzte Euskal Irratiek, agintaldi erdiko bilana egiteko. Erakunde publikoaren aukerak eta mugak ukan dituzte aztergai, eta oro har, lurraldearen aitortzarako garrantzitsua dela atzeman dute denek. Ibilmoldean zer hobetu daitekeen ere ukan dute hizpide. Mahai-inguruan parte hartu dute Daniel Oltzomendi turismo saileko presidente-ordea, Alain Iriart Aturri-Errobiko lurraldeko erreferentea, Peio Etxeleku Errobiko lurraldeko erreferentea, Battitt Laborde mendialdeko ordezkaria eta Jean Jacques Etxeberri Elkargoko kontseilaria.