Sébastien Castet: «Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira»

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatuko dira astelehen huntan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da. Horren baitan, ikastaroak bi helburu izanen ditu: Alde batetik, Hizkuntza politikaren gaia jendarteratzea eta hizkuntza baten biziberritze prozesuan hizkuntza politikak duen garrantziaz ohartaraztea. Eta bestetik, Ipar Euskal Herrian hizkuntza politika publikoa eramateko ardura duen Euskararen Erakunde Publikoa berritzen ari diren garai horietan, hobekuntzarako urratsak proposatzea eta ikastaroan izena emanen duten jendearekin kontrastatzea.

Joseba Erremundegi: «Bestak aitzinatzea biziki ongi atera da»

Bionako bestak abiatu dira. Joan den urtean gertatutakoarekin, Baionako herriko etxeak zonbait neurri hartzea erabaki du, giroa lasaitzeko xedearekin. Aurten, besten idekidura arratsaldean zehar egin da, eguneko giro lasaiagoa sustatzeko. Zuzenean elkarrizketa egin diogu Joseba Erremundegi Baionako Hautetsiari.

Muga Gabe zirko festibalak bere hirugarren edizioa ospatuko du

Uztailaren 12tik 14ra iraganen da Muga Gabe zirko festibala, mugaz gaindiko herri ezberdinetan: Urruña, Bera, Biriatu eta aurten Azkainen ere. Bere 3. urtea ospatzeko, festibalak antzezlan eta diziplina ugari bilduko ditu, izan dantza edo akrobaziak eta gehiago ere. Artista ugari hurbilduko dira beren antzezlanak ematera, mugako bi aldetatik. Zirko mota ugari badira. Festibalaren kasuan, antzezlan gehienak dugun zirkoaren irudiaz urrun dira. Hau da, zirko garaikidea izanen da. Antzezlanak eta sorkuntzak urririk izanen dira. Tailerrak ere izanen dira zirkoan iniziazioak egiteko, gehienak ere urririk.

Lehen aldiz Karrikaldi Ttiki Baionako bestetan

Karrikaldi Ttiki lehen aldiko iragan da atzo arratsalean Baionako besten kari. Ostegunarekin haurren eguna ospatzen da eta beraz Baionako ikastolako burasoek beregain hartu dute programazio berezi bat eskeintzea gazteei. Dantzazpi Ttiki eta Haur kantu Txapelketako finalistak aritu dira Jacques Portes plazan.

Biper ezti omeleta lehiaketa Baionako bestetan

200 kilo biper ezti erre dira asteazken goizean Baionan, besta hastapeneko Biper Omeletaren lehiaketarentzat. Urtero bezala bestak ofizilaki hasi aintzin 30 bat peñak parte hartu dute goizeko ekitaldian. Helburua da iparraldeko biper eztiaren ekoizpena ezagutaraztea, bai eta elkarte baten alde dirua biltzea. Lehiaketa Gela Ttiki peñak irabazi du. Txapelketaren etekinak Gixuneko Nino haur elbarritu baten alde joango dira, xuxen Nino and Co elkartearentzat.