Txetxu Urbieta: «Euskal Selekzioarekiko kirolari gehienek ilusioa erakusten dute baina errealitatean zaila izango da»

Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra iraganen dira Pariseko Joko Olinpikoak. Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolarien artean, 46 izanen dira Euskal Herri osotik. Lapurditik 2 kirolari joanen dira. Euskadi Irratian ere jokoak prestatzen ari dira. Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko kirol arduraduna gure gomita izan da.

Euskarabentura Urruñan eta Hendaian

Uztailaren lehenean Atharratzetik abiaturik, heldu den astean Getxon bukatuko da Euskarabentura espedizioa. 127 gaztetxo eta 30 bat heldu ibilki dira kurri, euskaraz bizitzeko arnasgunean. Heldu diren egunetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan ibiliko dira, herriz herri, Getxo eta Portugalete lotzen dituen Bizkaia Zubira iritsi arte. Unescok babesturiko ondarea da zubia, halaxekoa da euskara ere: aurten, 127 gazte berrik ere babesteko engaiamendua hartu dute.

Herriko bestetan talde famatuak ekartzeko parioa egiten dute besta komiteek

Zea mays, gatibu, Zeta, Dupla… Euskal Herri mailako musika talde hauek ordainsari handiak eskatzen dituzte, 10 000 eta 15 000€ artean gutxienez. Nola egiten dute herri ertain edo txikietako komiteek taldeak pagatzeko ? Pario hori arriskurik gabe ote da ? 

Pasa den asteburuan Makean ikusi ahal izan da ezetz, aroarengatik ez dira oholtza gainera igan Zetak eta Gatibu. Eñaut Etxeberria Makeako komiteko kidea hortaz aritu da.

Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal literatura bigarren hezkuntzan? Letretako agregatua da 2023ko irailaz geroztik, Bordeaux-Montaigne unibertsitatean literatura-irakasle gisa ari da.

Argitxu Ourthiague: «Jatetxeekin lan berezi bat eraman dugu tokiko eta kalitatezko ekoizpenen sustatzeko»

Turismoa eta laborantza uztartzeko xedez, Euskal Hirigune Elkargoko Turismo Sailak desmartxa bat abiatu du, «Tokikoa» izenekoa, Ipar Euskal Herriko 24 ostatuekin, tokiko eta kalitatezko mozkinak eskain ditzaten beren plater eta menuetan.

Argitxu Ourthiague, Elkargoko Turismo Bulegoko misio karguduna Agroturismoa eta Gastronomia sailetan gure gomita izan da.