Nazioarteko jardunaldiak antolatu ditu aurten ere Corsica Libera alderdi nazionalistak, eta urtero bezala EH Bai alderdiko ordezkariak bertan izan dira, baita Kanakia, Eskozia, Guadalupe, Guyana, Kataluna, Sardena eta Polinesiako alderdi independentistetakoak ere. Bi egunez, herrialde bakoitzean diren erronkak eta lan-lerroak partekatu dituzte. Ipar Euskal Herriko koalizio abertzalearen izenean han izan da Nicolas Blain. Goiz Berri saioan izan da, eta bide batez, Espainiako Gobernu berriaren osaketan alderdi autonomistek eta independentistek duten inportantziaz galdegin diogu.