« Asto bat 13 ardi gibeletik » : Beskoitzeko ikastolako burasoen mezua

Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok astearte goiz huntan, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bilduak ziren herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustenguz.

Baionako bestetaz bilduma Sébastien Aguerrekin

Patrice Lanies-ren heriotzak ilundu zituen aurtengo Baionako bestak. Jadanik hurbildu zen jende kopuruak tokikoen kezka piztu zuen azken urte hauetan. Baina erahilketak eta gertatu gehiegikeriek hausnarketa fase bat ideki zuten geroztik. Azken hilabete hauetan bildu dira beraz bestaren aktoreak konpromisoen egiteko. Urte honen bilduma egin du Sébastien Aguerre-ek.

EGUBERRI KANTUZ: Ibil Bedi

Ibil bedi 2018an Nafarroan sorturiko pop musika talde bat da. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute. Gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta botzak dira juntatzen. Haien lehenengo diskoa «Berandu baina garaiz» 2019an argitaratu zuten. 2021an «Beltxarga Beltza» plazaratzen dute eta aurtengo apirilean, hirugarren lan luzerekin heldu dira, «Goldea» izenburupean. Kantu zonbait partekatu dizkigute Eguberri kantuz emankizunean.

Elur Alberdi : « Biziaren medaila izan da, bronzezkoa baino gehiago »

Elur Alberdi arraunlariak urte berezia bizi izan du. Frantziako selekzioarekin trebatzen ari zenean, minbizia bazuela jakinarazi zioten joan den otsailean. 3 hilabetez, kimioterapia tratamendua segitu zuen ekainera arte, kirolean entrenatzen segituz. Irailean, Belgradeko mundiala kari, brontzezko medaila lortu du, PR3 deituriko arraun proban.

Antton Kurutxarri Baigorriko auzapez berria da

Antton Kurutxarri Baigorriko auzapez berria bilakatu da joan den larunbatean. Kontseilua bildu zen eta sorpresarik gabe, orain arteko axuantak, Jean Mixel Coscaraten segida hartuko du. Azken hau behartua izan zen karguaren uztera osagarri arazoen ondorioz. Kriztof Arotzarenak auzapez berria elkarrizketatu du.