Urtarrilaren 3an ØDEI Baionan bizi den raplaria etorri da bere ibilbidea aipatzera, baita gogoeta desberdinak partekatzera ere. Elkarrizketaz gain, 4 kantu eman ditu zuzenean, eta tartean freestyle bat, inoiz grabatua izan ez dena. Abenduaren 23an bukatu zuen ØDEIek taldearekin Terapia diskoaren aurkezteko bere bira luzea. Kontzertuak, taldearekin harremana edo hitzen lekuaz aritu dira. Arantxa Idiederren gomita izan da Eguberri Kantuz emankizunarentzat, Gure Irratiko Diskotekan.
2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonek, jadanik bigarren etxebizitza bezala gaur egun baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera gonbidatuko ditu taldeak, erositako bigarren etxebizitza berriak publikoki salatuz. Hori da Herrian Bizi plataformak abiatu duen kanpaina berria bigarren etxebizitzen egoera salatzeko. Peio Dufaurekin mintzatu gira.
Euskal Irratiak irrati sareko Eguberri Kantuz emankizunarentzat, Gure Irratiak artistak gomitatu ditu bere Diskotekan sartzera. Urtarrilaren 2an INDIGO bikotea hurbildu da, Eneko Lamothe eta Mathieu Bordenaven doinu goxoak deskubritzeko parada. Diskorik ez du atera oraindik bikoteak, bainan urtean zehar EP bat grabatu nahi lukete, eta kontzertuentzat bi edo hiru kidez handitu ere. Arantxa Idiederren gomitak izan dira Eneko Lamothe eta Mathieu Bordenave.
Otxalde taldea 1976an Beskoitzen sortu zen, egun 8 dira taldean. Maitexa Duhalde (kantuz), Cédric Destribats (eskusoinuan), Beñat Eyherabide (kantuz eta gitarran), Marc Eyherabide (kantuz, harmonikan eta flautan), Miren Eyherabide (kantuz, pianoan eta gitarran), Johana Irigoien (kantuz), Arnaud Gachen (perkusioetan) eta Rémi Castanet (teknikan). Kantu herrikoiak eta sorkuntzak, folk moldean musikatzen dituzte. Euskal musika, bai eta munduko folk musika giroan, taldeak kantatzen du herria, hizkuntza, lurra, haurtzaroa, anaitasuna, askatasuna, nostalgia, emigrazioa, amodioa... Bosgarren diskoa “Iturrien lilura” urte hundar huntan daukute aurkezten.
Gerla hotsak 2023an. Nazioartea inarrosi du Israelek Gazako zerrendan abiaturiko oldarraldi militarrak. Orotara 20.000 hildako palestinar zenbatu dituzte, horien erdia haurrak. Ane Irazabal euskal kazetaria Palestinan eta Egipton bizi izan da. Egun aldiz Alemanian bizi da eta Euskal Telebistako berriketaria da. Israelek eragin sarraskiaren aitzinean Alemanaiar gobernuak eta alderdiek erakutsitako jarrera amultsua gaitzetsten du nazioartean aditua den kazetariak.