Ekhiñe Zapiain

2026 URR. 29

Gaba beltza

1. Egunak duenean

itzaltzeko presa (bis)

Kalabazak, arbiak,

hainbat trapu pieza

kantuz jendetza!

Arimak ernatzera

dator gaba beltza

2. Urriaren azkenak

ilunpea zor du (bis)

kalejira, antzerki,

ipuin, kopla-koru

moduak modu

Beldurrari leku bat

eskaintzen diogu

3. Tabua dakar izu

sentitu nahi ezak (bis)

Eskaini du isilduaz

solastea behintzat

gure gau beltzak…

Taldeko erritu bat

heriotzarentzat

4. Biziak eta hilak

osoak, erdiak… (bis)

Ohitura aunitz ditu

gure alderdiak

Euskal Herriak

Berreskuratu zaharrak

ta sortu berriak!

Beste iritziak entzun