Elixabet Etxandi

2026 OTS. 5

Libertitu

1.Zenbat hilotz badaude

Iranen zehazki?

Aberatsak soberan

Ta ez diru aski

Mundu hori denean

Gerla ta sarraski

Libertitzea ere

Ez dugu hain gaizki

2.Soldata eman eta

Kentzen digutenak,

Eragin dituztenak

Gazako auhenak,

Trumpen gerla gogoak,

Faxisten obenak,

Auzipera ditzagun

Merezi dutenak

3. Primadera denean

Kimutan berdatu,

Hauteskunde garaiak

Zaizkigu hedatu,

Herria gezur gabe

Ez zaigu geratu,

Hemen ere badugu

Nor auziperatu.

4. Zirtzilek plaza hartuz

Kritikak tarteko,

Gero urte osoan

Berriz ixiltzeko...

Soilik hortaz poztea

Izanen zen zepo:

Dena kritikatzea

Deus ez aldatzeko.

5. Nahi baduzu kritika

Batzuen taktikak,

Besteen ikuspegi

Eta politikak,

Bainan antola zaite

Ta atera tripak

Ekintzaz segiturik

Balio du kritikak.

6. Gerrena, entrexantak

Irria, euskara,

Bolanten xuria ta

Zapurren ikara,

Nahiz eta otsailean

Atera plazara,

Urte osoan zehar

Plaza gurea da

7. Umorez apaindurik

Herriko plazetan,

Nahi duzun mundua

Atera hitzetan.

Esperantza ta poza

Baita biak betan,

Irri bat oihu bat da

Garai ilunetan.

8. Zenbat injustizia

Ta zenbat gerrate,

Irria borrokari

Lotu genezake.

Negua usatuko

Dugu partez parte,

Betiko primadera

Iristen den arte.

Beste iritziak entzun