Haize Lekuona

2025 ABE. 18

Azken aldikoak

Auto ilaren segida

Beskoitzetik Ahurtira

Protestaz betez partida

Beste behin ere laborariei

ez zaie entzun desira

Ozen erranez "aski da"

Aldatze bidean dira

Ta batzuk behiei begira


Orain jauzita Bilbora

Bait doa gora ta gora

Erdalduntzearen moda

Euskal Herria hala beharrez

euskalduna izango da

Beraz etorri albora

Ez zazu galdu denbora

Pizkundearen altzora


Orain orokor banoa

Aipatuz dugun planoa

Gora doa faxismoa

Dugun honetan mundu osoan

Gizarte bat ez sanoa

Borroka dugu asmoa

Honen erantzun irmoa

Dugu transfeminismoa

Beste iritziak entzun