Josu Txoperena

2025 URR. 16

Gerlako bertsoak

Gerlaz

Doinua: Soldadu sartzea (Joseba Tapia)

 

Karmele ikusi nuen
lehengoan zineman,
ta gaur kantatuz nabil
oroitzeko xendan,
kontatzeko ugari
baitago zerrendan,
ta zenbat historia
baden anitzengan.

 

Batzuentzat soilik da
liburu lodia.
Aitzina egitea da
gure historia.

 

Bateko mundiala
bertzeko zibila,
gerla nagusi eta
herri bat isila.
Jende anitz joan zen
askatasun bila,
eta espero gabe
bueltan zen gurpila.


Arranoa eztenez
bakeen txoria,
aitzina egitea da
gure historia.

 

Gainditu dira bala
ta bonba oihartzun,
nahiz Palestinan oino
behar den erantzun,
pasatu dira mila
min eta zailtasun
zuk bertzeen egiak
sinetsi ditzazun.

Baina loratuko da
gure memoria.
Aitzina egitea da
gure historia.

Eta fundamentua
guztiz bada galdu,
hobe genuke denok
sartzea soldadu

Beste iritziak entzun