Ontzidiari
1. Genozidio bat Gazan
Zaukunez ageri
Gaitzestea oraindik
Ez al da zilegi?
Aitzina ontzidia
Zuek beti segi
Nahiz eta sionistei
Ez gusta gehiegi
Aitzina ontzidia,
Zuek beti segi
Korrontearen kontra
Egiten igeri.
2. Nik zer egin dezaket?
Nahi nuke lagundu
Boikotak ta manifak
Aukeran ditugu
Dena ezin da aldatu
Horrekin seguru
Inakzioak ditu
Mila estakuru
Dena ezin da aldatu
Horrekin seguru
Egin dezakeguna
Egin behar dugu
3. Eurovision mikroak
Dabiltza errausten
Carrefourreri sosa
Puzten eta puzten
Ta mapan palestina
Bada erakusten
Bi estatu nahi dira
Nori zer da uzten?
Ta mapan Palestina
Bada erakusten
Bigarren estaturik
Nik ez dut ikusten
4. Nola ahal genuke
Bakeaz hitz egin?
Denendako bakea
Ere ez bada berdin?
Kanapetik altxatu
Ta Irunara jin
Erresistentzia ere
Hasten da zurekin
Kanapetik altxatu
Ta Irunara jin
Mapatik estatu bat
Desagertu aintzin