Haira Aizpurua

2026 AZA. 26

Hiru habanera sinple

Egoerak gainezka egin

du estatu batuetan

Zenbat jende diru gabe

Zenbat putre bankuetan

baina hain urrun ez dugu

joan behar batzuetan

gure herri ttikietan

ta gure inguruetan

Ze islatzen da gizarte

minduen ispiluetan

Osatu nahiko nituzke

iritzizko siluetan

anarik dion bezala

nire bentzungailuetan

hiru habanera sinple

garai konplikatuetan

Gizonkerian bustirik

hezitzen doan gizona

Ofizialtasun eske

dabiltz Sara ta Baiona

Isiltzen dena da heroi

lotsagabea diona

dena da soilik nerea

eta gehienez biona

faxismoak tindaturik

Ortzaizen agertu horma

nola ez dugu galduko

gure burua ta forma

Sistema onek erraten

badu zer den zoriona

Zoriontsu izatea

ez da hain seinale ona

Zer erran ezin hautatuz

motz ez naiz geratu ez te

Azaroak 25 joanik

lasaitu ote gaitezke?

Blak fraideia kontsumoa

eguberri eta beste

korapilatu zaizkigu

bihotz zintzur eta heste

Nahiz ez zareten etorri

Apezan predeku eske

gozatzen dugu hain gutti

sufritzen dugu hainbeste

Nik goxoa izan nahi dut

goxoak izan zaitezte

Nahiz ez ziren jende ona

xintxoa izan zaitezke

Beste iritziak entzun