nterakziotik intraakziora
Gure interakzio
sozialei begira
nolako inertzitan
harremantzen gira?
Ez da galdera bera
ekarriz argira
iepa ongi bat edo
iepa nola zira?
Nahiz ta korapilatu
hamaika eztarri
Ez al ditugu mugak
askotan ezarri
Nahiz giren mintzatzeko
gose ta egarri,
Gero zenbat kondatzen
diogu elgarri?
Kanpora ateratzeko
Barneko apurra
Bilatzen dugu leku
ta_harreman segurra
ta halere ez zaigu
biziki xamurra
Errateari noiztik
diogu beldurra?
Interakziotatik
intraakziotara
Bakarrik ezin dugu
so egin kezkara
Errateko eroso
senditu behar gara
Entzuna izatea
beste kontu bat da