Haira Aizpurua

2025 URR. 9

Mezu berri bat duzu; biiiip

« Mezu berri bat duzu; biiiip »

1.Lagunak ikasteko

urrun ziren irten.

Lotura atxikitzen

nola da jakiten?

Partekatu nahiean

une zein bizipen,

Watsapari diogu

errex eragiten:

Ze heinetaraino gabiltz

elkarri hitz egiten?

2. « Kuku zu! Nola zira? »

Ta bi lore gorrik

Ez dute itzuliko

isiltasun zorrik.

Berez ez dut presazko

erantzun beharrik

Hau neretzako baita,

ba al du ezer txarrik?

« Hor nago » errateko

modu bat bakarrik.

3. Atzo nengoenean

busan eseria,

jasotzeak poztu nau

diotsut egia:

Zure audio bat sei

minutu ta erdia.

Mintzatzen zira nola

saltoka erbia

eskerrak existitzen

Dela biderbia

4. Mezuak mugikorran,

ordenadorean.

Mezuak sareetan

klaseko taldean.

Barkatu erantzuteko

ez naiz adorean,

nere ahotsak egun

duen kolorean,

mezu bat utzi dizut

kontestadorean.

5. Gure elkarrizketak

hitzen biluztean,

ez ditut soilik faltan

barrenak hustean.

Gertatu zaizkidanak

Denborak uztean

Kutzukeri politak

dira nire ustean,

kondatuko dizkizut

elkar ikustean!

Beste iritziak entzun