Nahiz ta gai arin gisa
hartu goiz eta gau
Eguraldiak klimak
ainitz kezkatzen nau
Urrian sartu eta
giro epela uau
Nahiz eta ahantzarazi
bere egi ta arau
Antropogenikoa
da aldaketa hau.
GIECak nahiz ta bota
gaiari eztenik
Klimatozeptikoen
ideiaz eskemik
egin dute zabalduz
balizko eszenik
Ez ahal duzu susmatzen
egia ez tenik
Ez dugula biziko
udaren azkenik
Ez jakindun nahi gaitu
mundu tendentziak
Kapitalismoaren
bizi esentziak
Zerbait balio dezan
gure presentziak
Estatuen kontrako
Erresistentziak
Klimak itzali eta
piztu kontzientziak