Haize Lekuona

2025 URR. 23

Kororik ez

Kororik ez

Beira ikuskor, ate sendoez,

horma lodiez itxia

Ta hala ere izana zaie

begi bistan ebatsia

Dena geldituz honek hartu du

guztiaren garrantzia

Koroa gillotinan jartzeaz

da ezaguna Frantzia

Orain koroaz negar egiten

horra hor hipokrisia

Kendua zaie horren arinki

horren irudi sendoa

Zenbatek galdu dute iparra

beste zenbatek hegoa

Jakina zaigu: botere dena

heldu den bezala doa

Zenbati mindu ote zaio hor

harrotasuna, egoa

Eta zenbatek jarriko ote

lukete pozik koroa

Hartu diete harribitxia

eta nolako tristura

Gero besteoi kentzen digute

aldiz horixe haizu da

Nahiz euskaldunok badugun ere

harribitxi den kultura

Gure hondasun hauxe kentzeko

ez dute egiten duda

Haiena ez den beste guztia

ez baitzaie ardura

Beste iritziak entzun